Zukutu Mahatsa Fest jaialdiaren hirugarren edizioa bihar, Orkatzen

Aitziber Arzallus 2024ko ira. 27a, 10:23

Orkatz, kanpotik. (Kris Fernandez)

18:30ean hasiko da festa, eta taberna ixten dutenean bukatu. Bost lagun ariko dira musika jartzen, horietatik lau herrikoak bertakoak.

Musika elektronikoa gustuko duenak eta dantzarako gogoz dagoenak, bihar pare-pareko plana topatuko du Orkatz kultur elkartean. Zukutu Mahatsa Fest jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute, 18:30ean hasi eta taberna itxi bitartean. Ia hamar ordu iraungo dituen jaian, bost lagun ariko dira musika jartzen: Larre, House One, Oier eta Beba azpeitiarrak, eta Koldo Intermusic donostiarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide