Igandean itxiko dute kanpoko igerilekua

Maialen Etxaniz 2024ko ira. 27a, 10:32

Kanpoko igerilekua. (Maialen Etxaniz)

Beste urteetan baino denbora gehiagoz egon da zabalik. Oraindik ez dute erabiltzaileen datuen berri eman. 

Igandean, irailaren 29an, itxiko da Azpeitiko kanpoko igerilekua. Joan zen ekainaren 3an zabaldu zuten estali gabeko igerilekua, ohi baino lehenago; izan ere, aurten zerbitzua denbora gehiago irekita mantentzeko hautua egin zuen Azpeitiko Udalak. Horrenbestez, inoizko denboraldirik luzeena egin du zabalik. 

Lau hilabetez, asko izan dira Azpeitiko igerilekura joan diren erabiltzaileak. Dena den, oraindik ez dituzte aurtengo denboraldiko datu zehatzak jakinarazi. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide