Gala nagusi bizia, Txisteratik Egun Magikoa ixteko

Andoni Elduaien 2024ko ira. 29a, 09:52

Gala nagusian bost magok parte hartu zuten: Rubi Ferezek, Juan Capillak, Eneko Gutierreze, Potx Magoak eta Iagomagok. Era desberdinetako magia ikuskizunak eskaini zituzten horiek guztiek, eta Soreasun bildutako haurrek zein helduek gogotik gozatu zuten.

Magiaren Azpeitiko asteburuak eman du berea. Atzo, larunbata, Txisteratik Egun Magikoa ospatu zuten Azpeitian, eta goizez zein arratsaldez egin zituzten egun horri lotutako ekintzak. Goizean, kalean aritu ziren magoak herritarrak txunditzen, eta arratsaldean, gala nagusia egin zuten, Soreasu antzokian. Jende ugari bildu zen saioan.

19:00etan hasita, Rubi Ferez, Juan Capilla, Eneko Gutierrez eta Potx Magoa izan ziren protagonistak han. Bakoitzak beretik, askotariko magia ikuskizunak eskaini zituzten herritarren aurrean. Gainera, denek ikusleen parte hartzearekin gauzatu zituzten magia lanak; haur zein gazte, asko izan ziren Soreasuko oholtzara igo eta magoaren ikuskizunean parte hartu zutenak. Lau mago horiez gain, Iagomago azpeitiarraren lanak ere ezagutu zituzten ikus-entzuleek; hark aurkezle lanak egin zituen, eta ikuskizun batetik besterako tarteetan bere magia berezienak aurkeztu zituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide