Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, Ikasle Jaialdia egin zuten atzo Azpeitian. Aurrena, "egoeraren inguruko analisia" egiteko eta "ikasturteko erronkez hitz egiteko" hitzaldia eskaini zuten Azpeitiko Gaztetxean, Gazteriaren problematika izenean. Jarraian, karro poteoa egin zuten kalean zehar, eta gauean kontzertuak izan ziren Gaztetxean. Obegon, Labankada eta Bellum musika taldeak aritu ziren zuzenean. IAko kideek "balorazio ona" egin dute, eta ospakizunaren ondotik "lanean jarraitzeko" gogoz daudela adierazi dute.
(Argazkiak: Urola Erdiko IA)