Hamar bat urte agertokietatik aldenduta egon ostean –2013an laga zituzten oholtzak alde batera–, bueltan da Bizardunak musika taldea. Azken iraina izenburupean egingo du bira taldeak 2025eko udaberrian, eta kontzertuetako bat Azpeitian eskainiko du. Martxoaren 25ean, larunbatez, izango da emanaldia (22:00), Sanagustin kulturgunean. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko, Kulturazen webgunean, hemeretzi euroren trukean.
Gaur-gaurkoz lau kontzertu iragarri ditu Bizardunakek: Atarrabian (Nafarroa) izango da lehena, Gasteizen bigarrena, Azpeitian hirugarrena eta Bilbon laugarrena.
Beste batzuk
Urtearen bukaerarako eta datorrenaren hasierarako hainbat kontzertu iragarri ditu dagoeneko Kulturaz kooperatibak. Besteren artean, Zea Mays, Betagarri, PILT, Ro, Nogen, Tatxers, Oki Moki, Anari, La Inquisicion nahiz J Martina izango dira Sanagustineko agertokian. Emanaldi horietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.