Olatz Yeregik omenaldia jaso du, Realeko emakumeen aurreneko taldearen hogeigarren urteurrenean

Julene Frantzesena 2024ko ira. 30a, 12:07

Realeko aurreneko taldeko jokalariak atzo –goiko ilaran eskuinetik aurrena da Yeregi–. (Reala)

Eskualdeko hainbat futbolarik osatu zuten Realeko talde aitzindari hura, tartean, Yeregi atezain azpeitiarrak. Zubietan jaso zuten atzo aitortza, Realeko emakumeek Levante Badalonaren aurka jokatu zuten partidaren atarian.

Realeko emakumeen aurreneko taldea sortu zutela 20 urte bete direla eta, atzo omenaldia jaso zuten talde hura osatu zuten kideek. Zubietan jaso zuten aitortza, Realeko emakumeek Levante Badalonaren aurka jokatu zuten partidaren atarian –etxeko taldeak 2 eta 1 irabazi zuen–.

Eskualdeko hainbat futbolarik osatu zuten Realeko talde aitzindari hura, eta atzoko omenaldian izan ziren haietako gehienak. Han izan zen, esaterako, talde txuri-urdinaren aurreneko taldeko kide izan zen Olatz Yeregi atezain azpeitiarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide