Kilometroak 2024

Gukak hitzarmena sinatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibarekin

Nerea Uranga 2024ko ira. 30a, 15:01

Ihintza Elustondo eta Alaitz Epelde gaur hitzarmena sinatzeko orduan. (Maialen Etxaniz)

Kilometroak 2024 jaiaren inguruan lankidetzan aritzeko egin dute akordioa.

Datorren igandean, urriaren 6an, Kilometroak jaia ospatuko da Azpeitian, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak antolatuta. Festa egun horri lotuta, Guka komunikazio taldeak hitzarmena sinatu du gaur Ikasberrirekin. Akordioa Ihintza Elustondo UKT-Guka komunikazio taldearen presidenteak eta Alaitz Epelde Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibako artezkaritzako kideak sinatu dute.

2024ko Kilometroen inguruan lankidetzan aritzeko egin dute akordioa. Izan ere, aurtengo Kilometroen hiru ardatzetatik bat euskara da –kulturartekotasuna-aniztasuna eta herrigintza dira beste biak–, eta Guka komunikazio taldearen jarduna euskara hutsean izateak, ezinbesteko bidelagun bihurtzen ditu.

Hitzarmena gaur sinatu den arren, urte osoan ari dira elkarlanean Guka eta Kilometroen antolaketa taldea. Gainera, Gukak Azpeitiaguka.eus atariaren komunitate atalean Kilometroen inguruko atala sortu du.

Igandean, Kilometroen egunean, Gukak jarraipen zabala egingo du jai egunaren bueltan; hala nola irekiera ekitaldiaren, giroaren eta ekitaldien berri emango du, bai irudi bildumen nahiz ikus-entzunezkoen bidez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide