Bazkideen urteroko batza nagusia egingo du bihar, urriak 2, Lagun Onak futbol klubak. Baigera I-eko lehen solairuko bilera gelan egin dute hitzordua, 19:00etarako.
Ordu horretan hasita, aurreko denboraldiko zein hasi berri duten 2024-2025 sasoiko kirol eta diru kontuak jarriko ditu mahai gainean klubaren zuzendaritzak, bazkideek onartu edo atzera bota ditzaten.
Hau da, hain zuzen ere, biharko batzarrean landuko duten gai zerrenda:
- Presidentearen agurra.
- 2023-2024 denboraldiko kirol jarduera.
- 2023-2024 denboraldiko kontuen aurkezpena eta onarpena.
- 2024-2025 denboraldiko aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena.
- Galdera-erantzunak.