Oraindik eros daitezke Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako azken saiorako sarrerak

Julene Frantzesena 2024ko urr. 2a, 08:30

Txapelen omenezko bertso saioko irudia. (Kulturaz kooperatiba)

Soreasu antzokian izango da saioa, 17:00etan. Sei bertsolari izango dira zapatuan Soreasuko agertokian: Aitor Tatiegi, Asier Azpiroz, German Urteaga, Haizea Arana, Maialen Akizu eta Maider Arregi. Saioa bukatzean jakingo da zein 24 bertsolari pasatuko diren final-laurdenetara.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aurrera doa, eta horren erakusle da zapatuan izango dela fase horretako azken saioa. Bertsozaleek Azpeitian dute hitzordua, Soreasu antzokian zehatzago esanda (17:00). Oraindik ere eros daitezke saiorako sarrerak –honako lotura honetan–.

Sei bertsolari izango dira zapatuan Soreasuko agertokian: Aitor Tatiegi, Asier Azpiroz, German Urteaga, Haizea Arana, Maialen Akizu eta Maider Arregi. Orain arteko zazpi saioetan bezala, saio horretan lehen postuan sailkatzen den bertsolaria zuzenean pasatuko da final-laurdenetara.

Hain zuzen ere, gaur-gaurkoz hurrengo fasera zuzenean sailkatuta dira Andoni Rekondo, Amaia Iturriotz, Oihana Arana, Eli Pagola, Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi. Final-laurdenetako saio bakoitzeko irabazleak ez ezik, puntuazioaren arabera igaroko dira hurrengo fasera beste 24 bertsolari. Horrenbestez, saio baten faltan, dagoeneko final-laurdenetan izango dela bermatuta dute Oier Etxeberria eta Jon Gurrutxaga bertsolari azpeitiarrek. Dena den, larunbateko saioa bukatzean jakingo da zein bertsolari ariko diren hurrengo fasean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide