Trikitilariek eta trikitizaleek badute hitzordu bat urrian Azpeitian: hilaren 18an izango da aurtengo Trikigiro Eguna. Arrakasta izugarria izan ohi du hitzorduak, eta dagoeneko jarri dituzte salgai afarirako txartelak. Hain zuzen ere, Sanagustin kulturgunean eta Kulturaz.eus webgunean eros daitezke horiek, 23 euroren trukean.
Egitaraua ere zehaztu dute. Egun horretan 18:30ean jarri dute hitzordua, Sanagustin kulturgunearen ondoko parke estalian, eta 19:00etan, gazteen kalejira eta triki-poteoa egingo dituzte. 20:00etan, berriz, kalejirari ekingo diote, eta 21:00etan izango da afaria Sanagustinen. Afalostean, ordu txikietara arte egingo duten erromerian, trikiti doinuak izango dira nagusi.