Baigera jubilatuen elkarteak mendi ibilaldia antolatu du zapaturako. Meagatik Elkano auzora eta handik Urdanetara joango dira, txangoari bukaera Zarautzen emateko. Honako hau izango da gauzatuko duten ibilbidea: Meaga, Elkano, Santa Kruz baseliza, Indamendi, Txatxarro, Urdaneta, Izeta sagardotegia eta Zarautz.
Parte hartzaileak 09:00etan elkartuko dira anbulatorio aurrean, Lurraldebusen autobusean Meagara joateko. Azpeitira itzultzeko autobusa, berriz, 14:15ean hartuko dute Zarautzen. Txangora joan nahi duten herritarrek 685 72 02 72 telefono zenbakira deitu beharko dute.