Udazkena iritsita, Gipuzkoako hainbat herritan artile bilketa egingo dute datozen egunetan. Azpeitian, esaterako, urriaren 16an, asteazkenez, jasoko dute, eta Urola Kostako herrietako artzainek Lapatxera eraman ahal izango dute artilea —aiarrek ez, horiek Asteasura joan beharko dute urriaren 21ean–.
Artilea eman nahi duten artzainek aurrez hartu beharko hitzordua 696 43 36 02 telefono zenbakira deituta. Artilea entregatzeko egunean, nortasun agiria erakutsi beharko du artzainak, eta azken erroldan zenbat ardi zituen adierazi. Artilez betetako zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.
Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek antolatu dute artile bilketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Gastuen zati bat Aldundiak finantzatuko du, eta bestea, artzainek.