Azpeitiko KZgunean prest dute urriko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. Hamar ikastaro eskainiko dituzte guztira hil honetan, eta horietatik sei euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurreko modalitatean.
Hauek dira urrian KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:
- Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Urriaren 1ean eta 2an, 18:00etatik 20:00etara.
- Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Urriaren 3an eta 4an, 18:00etatik 20:00etara.
- Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Uztailaren 17an eta 18an, 11:00etatik 13:00etara.
- Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli
- Aurrez aurrekoa.
- 2 ordu.
- Urriaren 21ean, 11:00etatik 13:00etara.
- Facebook zure smartphonean
- Aurrez aurrekoa.
- 6 ordu.
- Urriaren 25etik 29ra, 18:00etatik 20:00etara.
- X (Twitter) zure smartphonean
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Urriaren 30ean eta 31n, 18:00etatik 20:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.