Atzo gauean, ostegunez, Foru Ibilbideko etxebizitza bateko teilatutik pieza batzuk erori ziren, eta horiek kentzeko lanetan aritu dira gaur goizean suhiltzaileak. Ondorioz, itxita egon da Foru Ibilbidea Astotegi parean 09:30 aldetik 12:15 aldera arte. Suhiltzaileek lanak bukatuta, ireki dute berriro kalea, ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat.