Kilometroak 2024

Gukak bere txokoa izango du Kilometroetan

Erredakzioa 2024ko urr. 4a, 15:00

Jolasak eta Gukaren produktuak izango dira, besteak beste, gunean. (Nerea Uranga)

Ikasberri ikastolaren atarian jarriko du Gukak txokoa, Jesus-Maria komentuaren parean, goizez eta arratsaldez. Hain zuzen ere, merchandasing-a, komunikazio taldearen argitalpenak, haurrentzako jolasak, karetak egiteko aukera... eskainiko du txoko horretan. Kilometroetako galdera-erantzunen jolasak baditu irabazleak.

Kilometroen eta Gukaren elkarlanaren erakusle, Gukak bere txokoa izango du Kilometroen egunean. Hain zuzen ere, merchandasing-a, komunikazio taldearen argitalpenak, haurrentzako jolasak, karetak egiteko aukera... eskainiko du txoko horretan. Ikasberri ikastolaren atarian jarriko du Gukak txokoa, Jesus-Maria komentuaren parean, goizez eta arratsaldez. Herritar guztiak gonbidatuta daude gunea bisitatzera eta Gukaren berri bertatik bertara jasotzera.

Galdera-erantzunen jolasaren irabazleak

Kilometroen harira, galdera-erantzunen jolasa izan da martxan azken astean Gukaren hedabideetan. Herritarrek kilometroen inguruan zenbat dakiten erakutsi behar izan dute ariketaren bidez, eta galdera guztien erantzunak asmatu dituztenen artean, sei arropa sorta zozkatu ditu Gukak. Lehiaketa irekia izan da, ez bazkideei soilik zuzendutakoa, eta honako hauek izan dira irabazleak: Garazi Azkune, Koldo Astigarraga, Begoña Aranguren, Hegoi Sudupe, Berezi Amubieta eta Leire Arrojeria. Irabazleek igandean jaso beharko dute saria, Gukaren txokoan (Jesus-Maria komentuaren aurrean).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide