Urola Ikastola BHIko irakasle talde batek elkartasuna adierazi die genozidioaren biktima diren palestinarrei

Nerea Uranga 2024ko urr. 4a, 16:41

Urola Ikastola BHIko irakasle talde batek egindako elkarretaratzea. (Urola Ikastola BHI)

Palestinako lurretan Israelgo indar armatua eragiten ari den genozidioa salatu dute eta biktimei elkartasuna adierazi diete. Bide batez, Palestinarekin Elkartasuna ekimenak biharko Bilbon deituta duen manifestaziorekin bat egin dute.

Palestinako lurretan Israelgo indar armatua eragiten ari den genozidioa salatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko, Urola Ikastola BHIko irakasle talde batek elkarretaratzea egin du gaur eguerdian. Era berean, Palestinarekin Elkartasuna ekimenak bihar, urriak 5, Bilbon deituta duen manifestazioan parte hartzera deitu dute. 12:00etan abiatuko da mobilizazioa, Jesusen Bihotzetik.

Joan den udaberrian ere, Urola Ikastola BHIko komunitateak, Gazako herritarren egoera eta Israelgo Estuaren jokabide kriminala salatu zituela gogoratu dute gaurko protestan, eta "giza eskubideen defentsan" bere jarrera berresten duela azaldu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide