Palestinako genozidioa gelditzeko eskatu dute

Nerea Uranga 2024ko urr. 6a, 16:17

Elkar-ekinek deituta egin dute protesta 200 lagun inguruk Aozaratzako biribilgunean.

Palestinako genozidioa gelditzeko elkarretaratzea egin dute 200 lagun inguruk gaur, 13:00etan, Aozaratzako biribilgunean. Elkar-ekinek deitu du protesta herrian Kilometroak direla eta.

Jaiaren ibilbidean ere Palestinarekin elkartasunez Palestinako banderak jarri dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide