2025eko udal zergak eta tasak jorratuko dituzte gaurko udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal

Edukiontziak.

Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute udal ordezkariek 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Zuhaitz mozketen gaineko mozio bat ere izango dute mahai gainean, besteak beste.

Gaur, hilak 8, egingo dute urdal ordezkariek urriko ohiko udalbatzarra. 19:00etan hasiko dute bilkura udaletxeko areto nagusian, eta 2025. ekitaldirako udal zerga agintarauaren aldaketari hasierako onespena emango diote bertan.

Datorren urterako ezarriko dituzten udal zergak eta tasak ez ezik, mozio bat ere izango dute mahai gainean, zuhaitz mozketaren gainekoa. Hau da gaurko udalbatzarrean landuko duten gai zerrenda osoa:

  1. Udalbatzak 2024ko irailaren 10ean egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. 2025. ekitaldirako udal zerga agintarauak aldatzea: hasierako onarpena.
  3. 2024. ekitaldirako aurrekontuan laugarren kreditu aldaketa egitea.
  4. 2024ko abuztuan emandako ebazpenen berri ematea.
  5. Azpeitiko udalerrian izandako zuhaitz mozketaren gaineko mozioa.
  6. Galderak eta erreguak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide