Herriko kirol klubak eta elkarteak diruz laguntzera 55.000 euro bideratuko ditu aurten ere udalak. Kluben jarduna garatzeko, osasun azterketak egiteko nahiz kualifikazio teknikoa garatzeko diru laguntzak emango ditu erakundeak, eta urriaren 25a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan nahiz Internet bidez gauzatu ahal izango dira.
Honako hauek izango dira diru laguntzen poltsak:
- Kirol kluben jarduera arrunta eta egitura garatzeko dirulaguntzak. 43.000 euroko diru poltsa bideratuko du. Informazio gehiago, honako lotura honetan.
- Kirol klubek osasun azterketak egiteko dirulaguntza. 6.000 euroko diru poltsa bideratuko du. Informazio gehiago, honako lotura honetan.
- Kirol kluben kualifikazio teknikoa garatzeko dirulaguntza. 6.000 euroko diru poltsa bideratuko du. Informazio gehiago, honako lotura honetan.