'Chinas' eta 'Liztor kapitaina' filmak eskainiko dituzte datozen egunetan Soreasun

Iraia Oteiza 2024ko urr. 9a, 08:00

'Chinas' filmeko irudi bat.

Chinas filma larunbatean eta astelehenean ikusi ahal izango da. Haurrentzako euskarazko animaziozko Liztor kapitaina lana, berriz, larunbatean bakarrik. Emanaldi guztietarako sarrerak eskuragarri daude Kulturazen webgunean.

Larunbatean eta astelehenean izango da zinemaz gozatzeko aukera Soreasu antzokian. Ohi bezala, bi film eskainiko dituzte: Chinas (Arantxa Etxebarria, Espainia, 2023) larunbatean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan emango dute; eta Liztor kapitaina (Jean Gabriel Guerra eta Jonnathan Melendez, Dominikar Errepublika, 2024) haurrentzako euskarazko animaziozko filma, berriz, larunbatean 16:30ean. 

Ikastetxe batean ikasturte hasieran elkartzen diren 9 urteko bi neska txinatarren bizipenak daude Chinas filmaren abiapuntuan. Honela dio sinopsiak: "Lucia etorkinen bigarren belaunaldikoa da. Erabat espainiarra sentitzen da, eta ikastetxeko gainerako lagunekin integratzea besterik ez du buruan. Gainerako lagunak bezalako guraso "normalak" izatea gustatuko litzaioke, baina bereek etengabe lotsatzen dute ez dutelako gaztelaniaz hitz egiten. Beste neska Xiang da. Adoptatua da eta bere aurpegiarekin gurasoen alaba biologikoa ez dela salatzen du. Bere guraso espainiarrekin doan lekuan, atentzioa ematen du. Bi neskak gurutzatu, banandu, eta hil edo bizikoak izango dira elkarren nortasuna bilatzeko".

Honela dio, berriz, Liztor kapitaina haurrentzako filmaren sinopsiak: "Istorioa Avispatropolisen eta Eztiaren Erreinuan gertatzen da. Harmonian bizi dira, abaraskan, Avispa kapitainak babestuta, baina euren etsai Jaques Poison liztorrak eta bere jarraitzaileek bake horrekin amaitu eta bi koloniez jabetzeko asmoa dute. Avispa kanpitainaren esku dago beretarrak kosta ahala kosta defendatzea, beti bezala, nobleziaz, justiziaz eta errugabetasunez".

Datorren larunbateko eta asteleheneko zinema emanaldietarako sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide