Haizea dela eta, Eusko Jaurlaritzak datozen orduetarako (12:00etatik 18:00etara) alerta laranja aktibatu du Gipuzkoan. Segurtasuna bermatzeko, Azpeitiko Udalak 11:30etik 22:00etara Loiolako basilikaren inguruko lorategiak ixtea erabaki du.
Bestalde, haizeteak tarteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu gaurko antolatuta zeuden eskola kirolari lotutako jarduera guztiak.