Azpeitian dira Hazparneko hainbat ikasle

Julene Frantzesena 2024ko urr. 9a, 14:12

Hazparneko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleak udaletxeko areto nagusian.

Saint-Joseph lizeoko ikasleek Iraurgi Ikastetxekoekin igaroko dituzte gaurko eta biharko egunak. Goiz partean udaletxean izan dira, ikasleei harrera egin baitie Nagore Alkorta alkateak.

Hazparneko (Lapurdi) Saint-Joseph lizeoko hainbat ikasle Azpeitian dira. Gaur iritsi dira herrira, Iraurgi ikastetxeko ikasleekin gauzatuko duten elkartrukea tarteko. Goiz partean udaletxean izan dira; izan ere, haiei harrera egin die Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Gainera, gaur eta bihar herriko eragileen lana nahiz herria ezagitzeko parada izango dute gazteek. Biharko eguna igarota, eta Iraurgi ikasleekin bi egun pasatuta, itzuliko dira Saint-Josepheko ikasleak Hazparnera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide