Ikasberri Ikastolako ikasleek ikasbidairako dirua biltzeko boletoak saldu dituzte, eta dagoeneko egin dute zozketa. Hain zuzen ere, saritutako zenbakiak dituzten herritarrek jaso ditzakete dagozkien sariak.
Lehen saria, 4.286 zenbakiarentzat izan da, eta irabazleak Mendizaliek jatetxeko bi lagunentzako opari txartela, Elikaguneko produktuz osatutako saskia eta Bertanen ehun euroko opari txartela eskuratuko ditu. Irabazlerik agertzen ez bada, ordezko zenbakiaren txanda izango da: 0741 zenbakia da ordezkoa.
Bigarren saria, berriz, 4.109 zenbakiaren jabearentzat izango da. Hark Bertanen ehun euroko opari txartela, Egaña gozotegiko gozo esanguratsuenen sorta eta gosari txartela nahiz Maitane estetika zentroan masaje bat hartzeko bonua eskuratuko ditu. Bigarren zenbaki sarituaren ordezkoa 1.494 zenbakia da.