Katxalin elkarteko kideak Azpeitian izango dira asteartean

Ihintza Elustondo 2024ko urr. 12a, 09:00

Katxalin elkarteko kideak, iaz, Azpeitiko plazan. (Intza Trula)

Azoka eguna dela aprobetxatuz, Azpeitiko plazan jarriko dute postua, urteroko diru bilketa egiteko eta Gabonetako loteria saltzeko. Boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute.

Katxalin elkartekoak –bularreko eta ginekologia arloko minbiziak eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea– eta haien laguntzaileak Azpeitian izango dira datorren asteartean, urriak 15. Azoka eguna dela aprobetxatuz, Azpeitiko plazan jarriko dute postua, urteroko diru bilketa egiteko. Gabonetako loteria ere salgai izango dute. Gainera, diru bilketa egiteko boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute.

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira antolatu dute astearteko ekintza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide