Alex Berasategik irabazi du Vanguard Worldesek furia del agua gaiaren harira antolatutako lehiaketa. Euskaraz uraren haserrea litzateke gaia, eta azpeitiarrak iaz Mutrikun (Gipuzkoa) ateratako argazki bat aurkeztu zuen sariketara. Vanguard argazkigintzako material marka bat da, eta hark antolatu zuen lehiaketa. Instagram bidezko sariketa izan da; parte hartzaileek hashtag bidez adierazi behar zuten lehiaketan parte hartu nahi zutela. Epaimahaiaren arabera, proposamen guztien artean Berasategiren argazkia izan da onena. Epaimahaiak aurkeztutako lanen maila nabarmendu du; "aho zabalik utzi gaituzte", adierazi dute.