Urriaren 12a da gaur, Hispanitatearen Eguna, eta Ikasle Abertzaleek gaurkoa "jaiegun arrotza" dela salatu nahi izan dute. Hori horrela, Gaztetxean elkartu dira hainbat gazte, eta zenbait ekintza gauzatu dituzte. Lehenik, 10:30ean, hitzaldia izan da: Zergatik borrokatu arrazakeriaren olatu berria izenburupean gauzatu dute solasaldia. Ondoren, grafiti tailerra izan da, eta hamaiketakoarekin borobildu dute gaurko hitzordua.