'Garaiko errezeta osasungarrien prestaketa eta dastaketa' esperientzia gauzatu dute Ekoetexean

Ihintza Elustondo

Sasoiko barazki eta zerealekin hainbat errezeta prestatu dituzte gaur Ekoetxera bertaratu direnek, bertako produktuak sustatuz. Gainera, errezeta liburuxka bat etxera eramateko aukera izan dute partaideek. 

Garaiko errezeta osasungarrien prestaketa eta dastaketa izeneko esperientzia gauzatu dute Ekoetxean gaur, igandez. Sasoiko barazki eta zerealekin hainbat errezeta prestatu dituzte bertaratu direnek, bertako produktuak sustatuz. Halaber, janaria prestatu eta dastatzeaz gainera, errezeta liburuxka bat etxera eramateko aukera izan dute partaideek.

Honela definitu dute gaurko ekintza Ekoetxekoek: "Elikadurak gure ongizatean berebiziko garrantzia duen mundu honetan, tokiko eta sasoiko produktuekin janaria prestatzearen plazera ezagutzeko espazio bat proposatu dugu. Esperientzian zehar, urte sasoi honetan ohikoak diren barazki eta zerealak erabili ditugu, horien aberastasuna azpimarratuz. Ezagutu naturaren onenarekin janaria prestatzearen plazera eta zein erraza eta goxoa den janari osasungarriak eta zaporez beteak prestatzea".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide