Gasteizko La Blanca taldeko Julen Azpiazu azpeitiarrak Berangoko Milia (Bizkaia) lasterketa ospetsua irabazi zuen atzo, larunbatez, senior mailan. Lasterketa taktikoa izan zen, eta dena azken itzulian erabaki zen. Bukaera oso estua izan zen, eta Azpiazuk azken metroan lortu zuen Iñigo Guinea nafarra gainditzea, eta, horrela, garaipena lortzea. Orain dela hiru urte ere lortu zuen Azpiazuk garaipena lasterketa berean, orduan 20 urtez azpikoen mailan, eta azken bi urteetan laugarren eta seigarren postuak erdietsi ondoren, aurten berriro garaipena lortu du.