Udal langileak dagoeneko hasi dira herriko hainbat txokotan Gabonetako argiak jartzen. Oraindik bi hilabete pasatxo falta badira ere, atzo hasi ziren brigadako langileak zeregin horretan. Abenduan piztuko dituzte argiak urtero legez, baina oraindik ez dute data zehatza jakinarazi.