Ostiral arratsaldeko baserritarren azokan bereizgarri bat izango da: showcooking saioa eskainiko du Koxinatuko Maitane Cabezak. Azokan aurki daitezkeen produktuekin presta daitezkeen jaki desberdinak ezagutzeko, horiek kozinatzeko eta dastatzeko aukera izango dute herritarrek. Azokak irauten duen bitartean eskainiko du saioa Cabezak, hau da, 16:30etik 19:30era bitartean, Azoka Plazan. Doakoa izango da egitasmoa.
Ez da halako saio bat egingo duten aurreneko aldia. Izan ere, ostiraletako azokan egin izan dituzte gisa horretako egitasmoak. Elikaguneko kideek azaldu dutenez, halako saioak eta jaki dastaketak antolatzen segituko dute azoka sustatzeko helburuz.