Katxalin elkartekoak bularreko minbiziaren aurka jarduteko dirua biltzen ari dira plazan

Nerea Uranga 2024ko urr. 15a, 11:04

Katxalin elkartekoak gaur Azpeitiko plazan. (Nerea Uranga)

Urriaren 19an da Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira gaur azoka egunez mahaia jarri dute Azpeitiko plazan. Dirua biltzen ari dira, baita gaiaz jendea sentsibilizatzen ere.

Katxalin elkartekoak –bularreko eta ginekologia arloko minbiziak eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartea– eta haien laguntzaileak Azpeitian dira gaur. Azoka eguna dela aprobetxatuz, Azpeitiko plazan postua jarri dute, urteroko diru bilketa egiteko eta gaiaz sentsibilizatzeko. Xingola arrosak banatzen ari dira eta Gabonetako loteria ere salgai dute.

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira antolatu dute gaurko ekintza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide