Azaroaren 4tik 10era egingo dute aurten Jubilatuen Astea, Baigera elkarteak antolatuta. Azaroaren 10ean (igandea) 90 urte betetzen dituzten herritarrei omenaldia egingo diete, eta ospakizunarekin jarraituz, hala nahi duten herritarrek elkarrekin bazkalduko dute Azoka Plazan, 14:15ean hasita.
Bazkari-omenaldia prestatzeko aurretik gauzak lotu behar direla azaldu dute Baigera jubilatuen eta pentsionisten elkartekoek, eta jakin beharra dutela bazkaltzeko zenbat lagun elkartuko diren. Horregatik, bazkari-omenaldira joan nahi dutenek urriaren 30erako izena eman beharko dute Baigeraren bulegoetan, 50 euro ordainduta.