Jotakie taldea ez da Sanagustingo agertokian izango zapatuan

Julene Frantzesena 2024ko urr. 16a, 10:10

Jotakie taldeko kideak.

"Arrazoi pertsonalak tarteko" laga dute bertan behera haiek emanaldia. Burrundaie, relatos del primer rock del Urola dokumentalaren emanaldia eta Avion eta Gallardos Revisited taldeen kontzertuak izango dira, 22:00etan hasita.

Burrundaie, relatos del primer rock del Urola dokumentalaren emanaldia izango da zapatuan Sanagustinen (22:00), eta ikus-entzunezkoa bukatzean, Avion eta Gallardos Revisited taldeen zuzenekoak izango dira. Jotakie taldeak ere eskaini behar zuen kontzertua, baina "arrazoi pertsonalak tarteko", taldeko musikariak ez dira agertokian izango.

Emanaldietarako sarrerak eskuragarri daude oraindik ere, Kulturaz.eus atarian. Hamar euro ordaindu beharko da sarrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide