Asteburuan iritsiko da bi eguneko Tuba Jaialdia herrira

Julene Frantzesena 2024ko urr. 21a, 08:00

Iazko Tuba Jaialdiko irudia.

Urriaren 25ean eta 26an egingo dute jaialdiaren XIV. aldia. Besteren artean, tailerrak, kontzertuak, kalejira, entseguak, otorduak nahiz pailazoen musika emanaldia izango dira egun horietan herrian. Jaialdiaren barruko emanaldietan parte hartu nahi duten musikariek dagoeneko eman dezakete izena.

Tuba Jaialdiaren XIV. edizioa izango da datorren asteburuan. Ostiralean eta zapatuan izango dira egitasmoaren sustatzaileek antolatutako hitzorduak. Besteren artean, tailerrak, kontzertuak, kalejira, entseguak, otorduak nahiz pailazoen musika emanaldia izango dira.

Jaialdiaren barruko emanaldietan parte hartu nahi duten musikariek tubajaialdia@gmail.com helbide elektronikoan eman beharko dute izena. Bestalde, jaialdiari bukaera emango dion pailazoen musika emanaldirako sarrerak salgai jarri dituzte. Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek Tuba zirkoan ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, eta sarrerak 4,5 eurotan eskura daitezke honako lotura honetan.

Hona hemen aurtengo Tuba Jaialdiaren egitaraua:

Urriak 25, ostirala

  • 17:00-19:00. Aire metalezko musika tresnen tailerra David Muñozekin, Juan Antxieta musika eskolan.
  • 19:30. Ikastaroko ikasleen kontzertua, Perez Arregi plazan.
  • 20:00. Kantubajira, Perez Arregi plazatik Jose Artetxe kalera bitartean.

Urriak 26, zapatua, Tuba Eguna

  • 09:00. Musikariei ongietorria, Azpeitiko Musika Bandaren egoitzan.
  • 09:15. Beroketa saioa, Lluis Verderekin.
  • 10:00-13:00. Entseguak.
  • Goizean zehar, Wup luthier zerbitzua musikarientzako (konponketa txikiak eta ajusteak)
  • 11:00. Hamaiketakoa, Arauntza elkartean.
  • 15:00. Entsegu orokorra.
  • 18:30. Tuba zirkoan emanaldi berezia, Tutik Clowns konpainiarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide