Behobia-Donostia lasterketara joateko autobus zerbitzua eskainiko du udalak

Julene Frantzesena 2024ko urr. 17a, 08:00

Lasterkariak Behobiara, probaren hasiera puntura, eramango ditu autobusak. Igerilekuan eman beharko da bidaia autobusez egiteko izena.

Azaroaren 10ean izango da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa, eta azken urteetako moduan probaren irteerara joateko autobus zerbitzua eskainiko du Azpeitiko Udalak. Joaneko zerbitzua soilik eskainiko du erakundeak, hau da, Azpeititik Behobiara joatekoa.

Autobus zerbitzua erabili nahi duten korrikalariek igerilekuan eman dezakete dagoeneko izena, sei euro ordainduta. Udalak azaldu duenez, 55 lagunentzako tokia izango da autobusean.

Lasterketaren egunean 07:30ean aterako da autobusa anbulatorioaren aurreko geralekutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide