Ireki dute Sistiaga Errekako errepidea

Julene Frantzesena

Sistiaga Erreka barrenean erori da zuhaitza.

Errepidea itxita izan da hainbat orduz. Suhiltzaileek kendu dute zuhaitza errepidetik.

Sistiaga Erreka barrenean, Kukuherrira bidean, zuhaitz bat bota du haizeak. Hori dela eta, errepidea itxita izan da hainbat orduz, baina dagoeneko ireki dute. Suhiltzaileak aritu dira zuhaitza errepidetik kentzeko lanetan, eta lan hori egin bitartean, autoek Azkoitia aldeko errepidetik ibili behar izan dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide