XV. Zezen Beltz Asteburua martxan da. Iragarrita zegoen bezala, 16 urtetik gorakoentzat hainbat zezen bolaztatu atera dituzte zezen plazara 11:30etik aurrera, eta haiek tentatuz, errekorteak eta paseak eginez aritu dira hainbat gazte.
Lehen jardunaldiko hitzordu nagusia ere, Grand Prixa, zezen plazan egingo dute, 17:00etatik aurrera; sarrerak aurrez salgai egon dira herriko zenbait tabernatan, baina arratsaldean ere eskuragarri jarriko ditu Zezen Beltzek zezen plazako leihatilan, 5 eurotan.
Bihar izango du bigarren eta azken jardunaldia aurtengo Zezen Beltz asteburuak, egitarau honekin:
- 12:00: Txahal saiheski, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea plazan.
- 12:30: Karretoiarekin entzierroa, Perez Arregi plazatxotik plazara. Ondoren, argazki erraldoia.
- 16:30: Helduen sokamuturra, ohiko ibilbidean.