Motorrak prest, 42. Urrakira Igoerarako

Unax LarraƱaga 2024ko urr. 19a, 16:15

Bihar 10:00etatik aurrera egingo dute autoen 42. Urrakira Igoera eta gaur arratsaldean zehar egiaztatu dituzte lasterketan parte hartuko duten ibilgailuak.

Autoen motor hotsa nagusi izango da bihar goizean Urrakiko maldetan, izan ere, 10:00etan hasiko baitute aurtengo Urrakira Igoeraren edizoa. 42.a da aurtengoa, hain zuzen ere, eta Bosteko eskuderiak antolatutako lehena.

60 pilotuk eman dute izena biharko norgehiagokarako. Aurreko urteko edizioa azkena izango zenaren beldurra bazuten ere, argi dago probak sortzen duela ikusmira, eskuderia desberdinak antolatu izan arren. Izan ere, Lagun Arteak antolatu zuen azkena izan zen aurrekoa.

Gaur arratsaldean, izena emandako gidariak eta autoak Epaitegien aurreko aparkalekuan elkartu dira, egiaztapen teknikoak eta administratiboak egiteko, eta ohiko ikusmina piztu du hitzorduak autozaleen artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide