Jan-edana eta entzierroa, Zezen Beltz asteburuko bigarren eguna hasteko

Unax LarraƱaga

Txahal saiheski, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea egin dute plazan. Bertaratu direnek pintxoa eta tragoa eskuratu ahal izan dute lau euroren truke. Ondoren, karretoien entzierroa egin dute Perez Arregi plazatik Plazara. Sokamuturrarekin amaituko dute aurtengo egitaraua, 16:30etik aurrera, betiko ibilbidean.

Atzo hasi ziren XV. Zezen Beltz asteburua ospatzen eta gaur ere jarraitu du festak. Izan ere, eguerdian txahal saiheski, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea egin dute plazan eta bertaratu direnek pintxoa eta tragoa eskuratu ahal izan dute lau euroren truke. Tripa bete ostean, gaztetxoentzako karretoien entzierroa egin dute, Perez Arregi plazatik Plaza Nagusiraino. 

Entzierroaren ostean argazkia atera dute entzierroan parte hartu duten guztiek Zezen Beltzeko kideekin zein karretoiekin. 

Arratsaldean, 16:30etan hasita, sokamuturra egingo dute eta gainera, aurreko urteetan ez bezala, ohiko ibilbidea egingo dute, karnabaletan eta sansebastianetan egiten den gisan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide