Udazkeneko kontzertua eskaini du Udal Musika Bandak

Unax LarraƱaga 2024ko urr. 20a, 15:57

Soreasu antzokian izan da emanaldia eta hainbat pieza jo dituzte bertaratu diren herritarrentzat. Beñat Etxabek zuzendu du banda.

Udazkeneko kontzertua eskaini du Udal Musika Bandak, 12:30ean hasita. Beñat Etxabe zuzendariak gidatu du banda eta hainbat pieza jo dituzte. Bertaratu diren herritarrek estilo desberdinetako piezak entzun ahal izan dituzte, hala nola, musika latinoamerikarra.

Honako kanta hauek eskaini ditu bandak:

  • Conzensus (Jan Van der Roost)
  • U.C.I. de Cruces (Juan Carlos Ribelles)
  • Natum 1834 (Carlos Marques)
  • Tin Pan Alley! (Egile ezberdinak - Moldaketak: Warren Barker)
  • Por una cabeza (Carlos Gardel - Moldaketak: Donato Semerano)
  • Saturday night fever (Bee Gees - Moldaketak: Willy Hautvast)
  • Cachito-Cachita (Velasquez Hernandez - Moldaketak: Naohiro Iwai)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide