Azaroaren 14an jarriko dituzte salgai Domusa Teknik 40 MLK probarako dortsalak

Julene Frantzesena 2024ko urr. 21a, 08:29

Aurtengo Domusa Teknik 40 MLK probaren hasiera.

Maiatzaren 10ean egingo duten laugarren edizioan ere bi proba izango dira: 65 kilometrokoa eta hamabost miliakoa. Lasterketa laburrerako, emakumeei zuzendutako 150 dortsal kaleratuko dituzte egun bat lehenago, azaroaren 13an. Gainerako dortsal guztiak hurrengo egunean erosi ahal izango dira.

Azaroaren 14an, ostegunez, jarriko dituzte salgai Domusa Teknik 40 MLK probaren laugarren ediziorako dortsalak. Kronoak.eus atarian eskuratu ahal izango dira horiek, 18:00etatik aurrera. 65 kilometroko probarako 525 dortsal kaleratuko dituzte, eta aldiz, 300 dortsal hamabost miliako lasterketarako. Mendi lasterketa datorren maiatzaren 10ean izango da.

Aurten, berrikuntza gisa, emakumeen eta gizonen partaidetza berditze aldera, hamabost miliako probarako 150 dortsal emakumeentzako soilik jarriko dituzte salgai; horiek egun bat lehenago lortu ahal izango dira, hau da, azaroaren 13an –Kronoak webgunean, 18:00etatik aurrera–. Dortsal horiek 24 orduz izango dira eskuragarri, eta agortzen ez badira, gainerako 150 dortsalekin batera eskainiko dituzte hurrengo egunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide