Bizardunakek beste kontzertu bat eskainiko du martxoan

Julene Frantzesena 2024ko urr. 21a, 09:15

Bizardunak taldeko kideak.

Martxoaren 29ko emanaldirako sarrera guztiak agortuta direnez, bezperan beste emanaldi bat eskainiko du taldeak. Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude.

Bizardunakek martxoaren 29an, larunbatez, eskainiko duen kontzerturako sarrera guztiak agortu direnez, egun bat lehenago, martxoaren 28an, beste emanaldi bat eskainiko du taldeak. Egun horretako kontzerturako sarrerak salgai daude, hemeretzi euroren trukean, Kulturaz.eus webgunean. Azken iraina bira-ren barruan eskainiko du emanaldia taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide