Eskulan tailerra izango da datorren astelehenean

Julene Frantzesena 2024ko urr. 22a, 07:04

Haur Hezkuntzako 5. mailako haurrei zuzendutako saioa izango da, 17:30ean. Ostiralera arte izango da izena emateko aukera.

Haur Hezkuntzako bosgarren mailako haurrei zuzendutako eskulan tailerra izango da datorren astelehenean, Udal Liburutegian, 17:30ean hasita. Ostiralera arte izango da izena emateko aukera, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 Whatsapp mezua bidalita. Plazak mugatuak izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide