Xoxotera asteburu pasa antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Julene Frantzesena 2024ko urr. 22a, 08:22

Xoxoteko aterpetxearen kanpoaldea.

Xoxotera igo eta hango aterpetxean gaua pasatzeko hitzordua prestatu du urriaren 26tik 27rako. Osteguna izango da izena emateko azken eguna.

Lagun Onak Mendi Bazkunak etxetik gertu gauzatzeko plana antolatu du astebururako. Xoxotera igo eta hango aterpetxean gaua pasatzeko hitzordua prestatu du urriaren 26tik 27rako. Haurrei, gaztetxoei nahiz helduei zuzendutako irteera izango da, eta osteguna izango da txangorako izena emateko azken eguna.

Zapatuan 16:00etan abiatuko dira plazatik Xoxotera, eta gaua han igarota, igandean jaitsiko dira herrira. Haurrek eta gaztetxoek 25 euro, bazkide helduek 30 euro eta bazkide ez diren helduek 35 euro ordaindu beharko dute. Aterpetxean lo egitea, afaria eta hurrengo eguneko gosaria sartzen dira prezioaren barruan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide