Klima aldaketaren gaineko 'scape-box' erronka-jolasa egin dute Azpeitiko Ekoetxean

Ane Olaizola 2024ko urr. 21a, 12:43

Scape-box erronka-jolasean parte hartu zuten familiek atzo goizean Ekoetxean, eta "iraunkortasunaren eta ingurumenaren babesaren garrantziaz" ikasteko aukera izan zuten horiek.

Klima aldaketaren gaineko scape-box erronka jolasa egin zuten atzo, igandea, Azpeitiko Ekoetxean, eta han parte hartu zuten familiek "iraunkortasunaren eta ingurumenaren babesaren garrantziaz" ikasteko aukera izan zuten erronka probaren bidez. 7 urtetik gorako umeek zein haien senideek bi txandatan, 10:00etan eta 11:00etan, parte hartu ahal izan zuten Ekoetxeak prestatutako TerminUs escape-box izeneko jolasean.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide