Azpeitiko Azoka Plazaren eta Elikagunearen proiektuak azaldu ditu udalak Bartzelonan

Iraia Oteiza

Ander LarraƱaga zinegotzia Bartzelonan, Azoka Plazaren eta Elikagunearen proiektuak azaltzen. (Azpeitiko Udala)

Bartzelonako Coopolis kooperatiba ateneoak gonbidatuta, Azpeitiko bi proiektuen inguruko nondik norakoez aritu zen udala han.

Azpeitiko Azoka Plazaren eta Elikagunearen proiektuen berri eman zuen atzo udalak Bartzelonan. Hain zuzen, Ander Larrañaga zinegotzia arduratu zen proiektuen inguruko azalpenak emateaz, hango Coopolis kooperatiba ateneoak gonbidatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide