Azpeitiko hiru tabernatan eta okindegi batean lapurreta egin dute bart gauean. Loiolako Inazio hiribidean gauzatu dituzte hiru lapurreta, eta Landetan laugarrena. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, orain arte gune horietako baten jabeak jarri du salaketa, lokalaren kristala eta sarraila hautsi dituztelako. Momentuz, ez dute inor atxilotu.
Gainera, hedabide honek jakin ahal izan duenez, atzo goizaldean herriguneko beste okindegi batean ere egin zuten lapurreta.