Irudhitzen lehiaketaren VIII. edizioa

Irudi irabazlea aukeratuta, abian da Irudhitzen lehiaketaren testuen atala

Erredakzioa 2024ko urr. 28a, 17:48

VIII. Irudhitzen lehiaketaren irudien ataleko argazki irabazlea. (Eneritz Otaegi)

Eneritz Otaegik irabazi du argazkien ataleko lehiaketa, eta, orain, testuen atala jarri da abian. Azaroaren 10ean itxiko da testuen atalean parte hartzeko epea, eta irabazleak 200 euroko saria eskuratuko du.

Badu sariduna VIII. Irudhitzen lehiaketaren argazkien atalak, eta Eneritz Otaegi da bera. Horrenbestez, hark jasoko du 200 euroko diru saria Nora Alberdi, Jon Olaizola eta Alaitz Ruiz argazkilariek hala erabakita. 2025ko Irudhitzen egutegia osatzeko, argazki irabazleaz gain beste 11 irudi aukeratu ditu epaimahaiak. Horrenbestez, Gukaren egutegia Alberto Beloki, Eneritz Otaegi, Iñigo Olarte, Aitziber Besga, Izarne Agirretxe, Elene Arregi, Juan Carlos del Pozo, Ane Goenaga eta Martxel Agirrezabalaga argazkilarien argazkiek osatuko dute. 

Jarri hitzak irudiei

Irudien lehiaketa itxita, martxan da testu laburren lehiaketa. Bigarren atal honetako parte-hartzaileek aukeratutako hamabi argazkiei hitzak jarri beharko dizkiete, eta horretarako epea gaur, urriak 28, zabalduko da, eta azaroaren 10ean itxiko da. Hamabi testu hautatuko dira, eta horietako bat izango da testu irabazlea, eta haren egileak 200 euroko saria eskuratuko du. 

Honakoak hauek dira testu lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak. 
  • Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi. Argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz...
  • Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak.
  • Lehiaketan parte hartzen duten eta aukeratuak diren argazkiak eta testuak Irudhitzen 2025 egutegian, webgune eta kanal desberdinetan zabalduko dira.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
  • Azaroaren 10a izango da testuak bidaltzeko azken eguna. Honako helbidera bidali behar dira testuak: komunikazioa@ukt.eus.

Egutegia osatuko duten argazkiak

Honako argazki hauek osatuko dute Gukaren 2025ko Irudhitzen egutegia:

1.- Iñigo Olarte

2.- Martxel Agirrezabalaga

3.- Izarne Agirretxe

4.- Eneritz Otaegi

5.- Juan Carlos del Pozo

6.- Aitziber Besga

7.- Eneritz Otaegi

8.- Alberto Beloki

9.- Ane Goenaga

10.- Elene Arregi

11.- Juan Carlos del Pozo

12.- Eneritz Otaegi

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide