Hilerrira bideko trafikoan aldaketak egingo dituzte datozen egunetan

Maialen Etxaniz 2024ko urr. 29a, 15:28

Txaribarko Errebaletik hilerrira igotzeko bidea. (Nerea Uranga)

Parrokia atzeko bidea hilerrira igotzeko bakarrik egongo da irekita. Jaitsiera, berriz, Etxe Alai aldetik egin beharko da. 

Azpeitiko Udalak aldaketak egingo ditu trafikoan Santu Guztien Eguna dela eta. Hain zuzen, ostegunean, azaroak 1, izango da Santu Guztien Eguna, eta urtero data horretan trafikoa ohikoa baino handiagoa izaten denez, aldaketak egingo dituzte hilerrirako bidean.  

Parroki atzeko bidea, hau da, Txaribarko Errebaletik hilerrirako bidea, noranzko bakarrekoa izango da, eta igotzeko soilik egongo da irekita. Jaitsiera, Takolo baserritik barrena, Etxe Alai kaletik egin beharko da. Aldiz, Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan egongo da zabalik.

Udalak jakinarazi duenez, hilerrira doazenentzat komun bat jarriko dute erabilgarri ostegunetik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide