Donostiako Kursaalean egin dute gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Re-Think Industry jardunaldiaren hirugarren aldia. Enpresa txiki eta ertainen aurrerapen eta erronka nagusiak mahai gainean jartzea du helburu jardunaldiak, haien posizio lehiakorra indartzeko aukera izan dezaten.
Lurraldeko enpresa, eragile eta elkarteetako 550 ordezkari baino gehiago elkartu dira Kursaalen. Lau mahai-inguru nagusi egin dituzte jardunaldian, eta bertaratutakoek lurraldeko enpresa erreferenteen jarduna bertatik bertara ezagutu ahal izan dute, kasu arrakastatsu horien ikaskuntza beren ibilbide partikularrean txertatuz. Beren esperientziak azaldu dituzten enpresan artean egon dira Biele eta Domusa Teknik.